Nafarroako produktuekiko konpromisoa
Gastronomiaren aldeko apustua egiten dugu
Herrietako jateko era berreskuratu landa hoteletan, sukaldaritza tradizionalaz eta kalitatezko produktuekin eta mimoz egindako plater tipikoenez gozatuz, gure arbasoengandik jasotako errezetekin.
Gastronomia baliabide eta ingurunearekiko beste errespetua modu bat da. Nafarroako Landa Hoteletan gure lurraldeko plater tipikoenak prestatzen ditugu, sasoiko eta hurbileko produktuak kontuan hartuta.
Kalitatearekiko eta pertsonekiko konpromisoa
Tokiko Produktuak
Gure lurra aberatsa da laboreetan, fruta eta barazki baratzetan, eta hainbat espezietako aziendak hazten ditugu; horregatik, garapen ekonomikoaren eta iraunkortasunaren aldeko konpromisoan, hoteletan zerbitzatzen ditugun produktuak gure herri eta eskualdean erosten ditugu.
Ingurunearekiko sinergiak sortzen saiatzen gara, lurraldearen garapen kultural, ekonomiko eta iraunkorraren alde lan egiten duten pertsonen sareak ehunduz, eta sare horietara jotzen dugu udalerrietako bizi kalitatea egunez egun hobetzeko.


Gure kartak sasoi bakoitzera egokitzen ditugu
Denboraldiko platerak
Ikasi eta belaunaldiz belaunaldi transmititu ditugun errezeta tradizionalekin egiten ditugu gure platerak, eta hori, gure amonen garaian, etxeko baratzean landutako hurbileko produktuak aprobetxatzea zen.
Orain, filosofia berarekin jarraitzen dugu gure ohiko platerak prestatzen, urteko sasoiaren eta bertan lantzen diren produktuen arabera. Horrela, gertuko baliabideak aprobetxatuz iraunkortasuna lortzeko beste modu bat.
Zapore eta testuren fusioa
Sukalde berria eta tradizioa
Gure landa hoteletako gastronomia egokitzen dugu, ohiko plateren errezeten oinarriari eutsiz, egungo sukaldaritzaren joeretara egokituz, landa inguruneek eskaintzen dituzten jarduera onenak esperientzia gastronomiko ahaztezinekin osatzeko..
Borraja plater on bat, pikillo piper batzuk edo lurreko lekale lapiko bat, platerak egokituko ditugu zure zentzumenak estimulatzeko eta betiko zapore bereko plater berritzaileak eskaintzeko.

Gure Ardoak

Gure gonbidatuei gastronomiarik onena eta berritzaileena eskaintzeko ahaleginean, gure ardo karta propioa dugu Piedemonte Upategiaren eskutik. Nafarroako ardoen aukera zabala, gustu guztietarako, eta Nafarroako baratzearen eta haragiaren zapore tradizionalekin ezin hobeto uztartzen dira.

Ardo beltza Nafarroako iparraldeko haragi onenentzat, Piedemonte ardo gorria Erriberako baratzeko barazki eta frutentzat, edo ardo zuria Nafarroako landa hoteletako aperitiboentzat.
Zuk erabakitzen duzu nola eta norekin partekatu, utzi gainerakoez arduratzen, gurekin duzun egonaldia bakarra eta une ahaztezinez betea izan dadin.
Nafarroa Pertsonalki
Hasieratik bertatik, gure gonbidatuak modu pertsonalean artatzen ditugu, gu baikara Nafarroak eskain diezaiekeen guztiaren erakusgarririk onena, pertsona bakoitzari gure lurraldean eta Nafarroan hain ezagunak ez diren bazterretan gidatzeko denbora eskainiz.

Plan originalenak
Bizikletaz Bidasoa ibaiaren ertzean edo Bardeako basamortuan zehar btt-ez egindako txangoak…. Pertsona bakoitza bakarra denez, Nafarroak plan alternatiboak eskaintzen ditu bakoitzarentzat. Informazioa emango dizugu!
Online Txartela
Club Reckrea
Egin zaitez bazkide eta gozatu onura guztiez
