Hotel konprometituak
Ingurunearen jasangarritasuna
Kalitatearekin eta pertsonekin konprometituak
Nafarroan egiten dugun landa turismoa bereizten duen balio handienetako bat da ez dela kontsumoko turismo joera berrietara egokitzen saiatzen, baizik eta herriek, inguruneek, tradizioek eta gastronomia tipiko eta hurbilak ematen diguten aberastasun guztia gordetzen saiatzen dela. Horra hor, gure ustez, jasangarritasunaren balio handia eta gure ingurunearekiko harmoniari eustea.
Kalitatearekin eta pertsonekin konprometituak
Zerbitzu kalitatea
Xehetasun guztiak banan-banan zaintzen ditugu, gustura egon zaitezen eta gurekin zauden bitartean ezer falta ez dakizun.
Tratu pertsonalizatua
Guk geuk jaso, arreta eskaini eta behar duzun informazio guztia emango dizugu.
Turismo jasangarria
Gure inguruetako esentzia bakarrari eusteko konpromisoan, ingurunea eta herri tradizioak errespetatzen dituen turismoa sustatzen dugu.
Hurbileko kontsumoa
Gure establezimenduetarako behar den guztia hurbileko produktuekin hornitzen saiatzen gara, gure gastronomian bezala, denboraldiko platerak eskainiz.
Ingurumenarekiko konpromisoa
Oso serio hartzen ditugu gure inguruen osasuna eta etorkizuneko belaunaldien ondarea; horregatik praktikatzen ditugu hiru R-ak: Murriztu, Berrerabili eta Birziklatu.
Susperketa Ekonomia Lurraldeak
Landa-turismoari esker, jarduera ekonomiko jasangarriak sustatu dira, eta lurraldeak suspertu dituzte, biztanleriari eusteko aukera emanez.
Nafarroako Landa Hotelak