Non gaude?
Landa hotelen kokapena
Iparraldetik hegoaldera, ekialdetik mendebaldera. Nafarroa zeharkatu, esperientzia ahaztezinak biziz lurraldeko landa hoteletan, eta turismoa egiteko beste modu bat ezagutu, ingurunearekin orekatuagoa eta jasangarriagoa. Aukeratu nondik hasi nahi duzun eta itzuliko zara.
Gure hotelak gure izateko arrazoia
Bihotzeko hotelak eta beste inon biziko ez dituzun landa turismoko mila esperientzia. Gure hotelak ez dira oso handiak, baina gure paisaia paregabeetan esperientzia ahaztezinak gozarazten dihardugunon bihotza eta ahalegina gordetzen dute.
Gure establezimenduetan, zure etxean baino hobeto egon zaitezen, informatu eta gidatu egingo zaitugu, eta Nafarroako landa inguruneetan ditugun nortasun propioko txokoetako sekretu ezkutuenak erakutsiko dizkizugu.
Landa turismoak abantaila handi bat eskaintzen dizu: hemengoak gara, egiten dugunarekiko benetako grina dugu, eta gure lurraldea guk egiten dugun bezala estimatuko zaituen lotura izan nahi dugu, esperientziak partekatuz eta onena erakutsiz, zuk bakarrik goza dezazun.
Online Txartela