Konplizeak
Gozatu kulturaz, artisautzaz eta gastronomiarik onenaz
Abantaila esklusiboak Konplize establezimenduetan
Konplizeak jarduera enpresak, Nafarroako artisauak, produktu tipikoen dendak, museoak eta beste aisialdi-gune batzuk dira, eta Reckrearekin lankidetzan aritzen dira, Reckrea Clubeko gure hoteletako gonbidatuei tratu pertsonalizatua emateko.
Bisitatzeko zentroak eta jarduerak
Josenea Zentroa - Bio Ekintzak / Bisitatzeko Zentroa
Lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonekin eta haien alde lan egiteko sortu zen. Modu ekologikoan landatzen dituzten landare usaintsuak eta sendabelarrak bere dendan salgai dituzte.
Kokapena: Lumbier | Tel: +34 948 880 696 | Beherpena: 10%
Piedemonte Upeltegiak – Bisitatzeko Zentroa/Denda
Historia luzea duen Nafarroako ardandegietako bat da. Lurraldeko ardorik onenetako batzuk dastatu ahal izango dituzue, eta haien elaborazioaren idazkunak ezagutu, gure upeltegi konplizeen eskutik.
Kokapena: Olite | Tel: +34 948 712 406 | Beherapena: 10%
Itarinatura / Irati Oihaneko Gidak – Bisitazeko Zentroa
Orbaizetan, Iratiko Oihaneko atean, Aezkoako Haranetik sartzean, gure Konplize Koldo Villalbak bere taldearekin, ikusten ez duzuena ikusaraziko dizue, entzuten ez duzuena entzunaraziko dizuete.
Kokapena: Orbaizeta | Tel: +34 660 26 87 50 | Beherapena: 10%
Ameztia BTT zentroa – Natur ekintzak
Bizikletak alokatu ahal izango dituzu, dutxa bat hartu, ibilbideak eskuratu, bizikleta konpondu... Gainera, programatutako irteeretan izena eman ahal izango duzu edo zure ibilbideak deskargatu zure kabuz joateko.
Kokapena: Santesteban | Tel: +34 948 450 028 | Beherapena: 10%
Dendak eta artisautza
Bikain Gaztandegia – Bisita eta Artisautza produktuen denda
Idiazabal gazta edo benetako "etxeko" mamia erosi nahi duzu? Gure Konplize Jose Marik, onena saltzen dizu, bere ardiek Aralar mendilerroaren oinetan larratutakoarekin.
Kokapena: Etxarri - Larraun | Tel: +34 948 504 117 - +34 608 875 729 | Beherapena: 10%
Gaztambide Denda - Artisautza produktuen denda eta Gida turistikoak
Otsagabian kokatuta, inguruko artisau produktuak eta kirol eta mendiko materiala aurkituko dituzu. Ekia Jardueren egoitza, gida espezializatuekin, ingurua gida espezializatuekin hobeto ezagutzen laguntzeko.
Kokapena: Ochagavía-Otsagabia | Tel: : +34 696 89 99 95 | Beherapena: 10%